XIX. mendean 30 baserri inguru aurkitzen ziren gune berean, herri oso bat jaiotzen joan zen lantegi berriaren inguruan; Añorgako biziaren jatorri eta zentroa izango zena. Auzo ordenatu bat izateko elementu guztiak izango zituen herria zen, bere etxebizitza, parrokia, kultura-zentroak eta jolastokiak, kirol guneak, plazak eta pasealekuak, eskola, higiene-zerbitzuak, ekonomatua, laguntza medikoa…
Añorgako kolonia, funtsean, bi arrazoiengatik sortu zen: alde batetik, langileen etxebizitza falta konpontzen zuen, eta bestetik, lanpostura sarbide azkarra errazten zuen beharra suertatzen zenean.