Hiria pentsatzen proiektuan, hiri-ingurunea begiratzen dugu, desgaitasuna duten pertsonen hainbat kolektiboren konplizitatearekin. Elkartu, Iza Matia Fundazioa eta Atzegirekin batera, hiri espazio etsaitsu horietan jarri dugu arreta, adierazpen sortzailetik hiri atsegin eta irisgarri bat eraikitzeko irtenbideak emateko.
Donostiako ikastetxeekin bat egiten dugu, hiriko ikasleak ahalduntzeko, bizi diren auzoetatik etorkizuneko hiriak eraikitzeko.
Auzoak mapeatu genituen, eta zementuz egiten ditugun piezekin Donostiako hiriaren maketa handi bat eraiki genuen auzoz auzo, ikasleek eta ikasleentzat pentsatuta.
Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org
Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00
Itxita
Astelehen, igande eta jaiegunetan
Doako sarrera