Informazio orokorra:
Ivanka gurera heldu den ekialdeko etorkin txiro bat da. Bere kontakizunari esker jakingo dugu zergatik alde egin behar izan zuen bere herrialdetik eta zer aurkitu zuen hemen. Gure gizartearen hainbat alderdi ilunen erradiografia deseroso bat egingo digu: krisi ekonomikoa, gentrifikazioa, matxismoa...
Obra honen aktorea Irati Agirreazkuenaga da, Igor Arzuaga arduratu da musikaz eta Mikel Ayllon, berriz, aritu da gidoilari eta zuzendari lanetan.
Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2022ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak badu dagoeneko sariaren irabazlea. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak saria eman dio Piszifaktoria Ideien Laborategiaren Ivanka antzezlanari.