VIII. Ondareari Begira film labur dokumetalen lehiaketa.

 

“Ondareari Begira” ondare kulturala ezagutarazteko film labur dokumetalen lehiaketaren lehenengo ediziorako deialdia egin du Ondarebiziak.

Aurkezten diren film laburrek ondarearen zaintzaren eta babesaren garrantzia azpimarratu eta honek belaunaldiz belaunaldi transmititzeko duen beharra nabarmendu behar dute. 

 

Parte-hartzeko eta lanak aurkezteko baldintzak

Azaroaren 24ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Parte-hartzea 18 urtetik gorako pertsonentzako dago irekia eta bakarka nahiz taldean aurkeztu daiteke.

Beste deialdietan parte-hartu duten film laburrak onartuko dira, betiere hauek ez badira beste lehiaketetan saritu. 

Film laburrek gehienez 15 minutuko iraupena izan behar dute, eta web orrian bertan dagoen galdetegiaren bitartez aurkeztu behar dira. 

 

Sariak

Antolatzaileek aldez aurretik 8 film labur hautatuko dituzte, eta hauen egileei hautuaren berri emango zaie. 8 film labur hauek lehiaketako azken fasera pasako dira, honako sari hauek ezarriz:

  • Film labur hoberenaren saria: 500 euro eta irabazlearen diploma.
  • Ondarebizia saria:  Belaunaldien arteko begirada hobekien isladatzen duen lanarentzako 250 euroko Ondarebizia saria eta egiaztagiri diploma.
  • 6 ohorezko diploma.

 

Parte hartzeko galdetegia https://bit.ly/3CQTEeW

Informazioa osoa: https://bit.ly/3CzWHcs

 

VIII. Ondareari Begira film labur dokumetalen lehiaketa.

Antolatzailea:

Ondarebizia

K6 Gestión Cultural 

Museum Cemento Rezola


Babeslea :

Eusko Jaurlaritza


Laguntzailea :

ESCIVI - Escuela de Cine y Vídeo


Nori zuzenduta :

18 urtetik gora

 


Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00

Itxita
Astelehen, igande eta jaiegunetan

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

VIII. Ondareari Begira film labur dokumetalen lehiaketa.