Erakusketa horrek Eduardo Torrojaren irudia, bere diseinuen filosofia eta hormigoi armatuz proiektatutako eta gaur egun ere mirespena eragiten duten bere lan enblematikoenak hurbiltzen dizkigu.
Ingeniariak dekorazioa alde batera utzi zuen estiloa garatu zuen, itxuraz sinpleak ziren baina egiturazko soluzio konplexu, original eta liluragarriak estaltzen dituzten obra garbiak sortzeko:teknikaren eta materiaren menderatzea eta geometriaren ezagutza handia.
Ingeniariaren bi obra Añorgan egotea benetako oparia da donostiarrentzat, eta horregatik, erakusketak Añorgan dituen bi obretan sakontzen du: pilotalekuan eta bolatokian.
Eskala errealean 3Dn erreproduzitutako bi maketek aukera ematen digute Torrojak eraikuntza horiei eman zizkien egiturazko soluzioak ikusteko, ingeniari horren bereizgarri: hormigoi armatuzko estalki ondulatu liluragarriak.
HITZALDI ZIKLOAK
Erakusketaren esparruan, Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako hitzaldi zikloa hartuko du Museum Cemento Rezolak.
Lehenengo hitzaldia, “Eduardo Torroja, ingeniaritzako heroi baten bidaia inspiratzailea” izenburupean, urriaren 30ean izango da, Ignacio Payá Zaforteza, Bide, Ubide eta Portu Ingeniari eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko katedradunaren eskutik.
Azaroaren 28an, “Zer gertatu zen Aireko Zubibidearekin?” bigarren hitzaldia emango du Jorge
Bernabeu Larena Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniari Doktore eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasleak.
“Eduardo Torroja Kataluniako Pirinioetan” izango da Xavier Fontek, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari eta Alfa Polaris enpresako zuzendariak, 2025eko urtarrilaren 30ean emango duen hitzaldiaren izenburua.
Zikloko laugarren eta azken hitzaldia otsailaren 27an emango dute Mike Schlaich doktoreak, Bide, Ubide eta Portu Ingeniari, Berlingo Technische Universität unibertsitateko katedradun eta Schlaich Bergermann Partnerren bazkideak; eta Pepa Casinello doktore arkitektoak, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko katedradun eta Eduardo Torroja Fundazioko zuzendari gerenteak, “Eduardo Torroja: zubiak eta ondarea / Gizakia eta bere ondarea” izenburupean.
Maiatzaren 12an, Caminos Euskadik (Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak) Bilbon duen egoitzan, hitzaldi-ziklo honi amaiera emateko, Juan José Jorquera Luecergak “Torrojaterapia: pentsatzeko denbora” izeneko hitzaldia emango du.
Non
Museum Cemento Rezola
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
Antolatzailea
K6 Gestión Cultural.
Museum Cemento Rezola.
Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos.
Sustatzailea
Eusko Jaurlaritza.
Gipuzkoako Foru Aldundia.
Donostiako Udala.
Laguntzailea
Pasaiako Portua, Pacadar, CEDEX, ANTA, Eduardo Tejera Torroja eta Gorga Añorgako Historia Mintegia.
Doan
Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org
Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00
Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan
Doako sarrera
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Webgune honek erabiltzen dituen cookie motei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookie politika.
Web gune honek funtziona dezan eta bere esperientzia hobetzeko erabiltzen dira cookieak. Webgune honek erabiltzen dituen cookie motei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookie politika. Zure baimena behar dugu marketin-cookieak erabiltzeko. Marketin-cookieak bisitariak web guneen bidez arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzaileentzat garrantzitsuak eta erakargarriak diren iragarkiak erakustea da asmoa (hirugarrenen zerbitzuen bidez). Hautatu egiaztatze-lauki hau zure adostasuna adierazteko.