Cartel de la gymkana del patrimonio sin barreras

Informazio orokorra

Ondarea igaro, ukitu, begiratu, usaindu, entzun egiten da... Horretarako igo, igaro, gurutzatu, ukitu, hurbildu, biratu egin behar da.

Museum Cemento Rezolak eta Elkartuk (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Federazio Koordinatzailea) "oztoporik gabeko ondarea" diseinatu dugu, gymkana sentsorial bat Añorgako kolonia industriaeko espazioetan.

Gymkana pertsona guztiei irekitako proposamen ludikoa da. Gurpildun aulkiak, begi estaliak, arrapalak, harea, harri -txintxarrak eta zintarriak dituen zirkuitu bat da, gaindituz joan beharko duguna; kultur ondareaz gozatzeko modu bat da.

Hurbildu gure gymkanara!


Irisgarritasun neurriak:
Laguntza-txakurrak sar daitezke. Ukimen-bidezko elementuak egongo dira.

“Oztoporik gabeko ondarea” GYMKANA

2021.10.15

Non

Museum Cemento Rezola,
Añorga


Ordua

17:00h


Iraupena

2 ordu


Nori zuzenduta

Publiko orokorra, Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat. Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat. Irisgarria mugikortasun urriko pertsonentzat. Irisgarria desgaitasun kognitiboa duten pertsonentzat


Antolatzaileak

Elkartu (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea), Museum Cemento Rezola.


Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00

Itxita
Astelehen, igande eta jaiegunetan

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

“Oztoporik gabeko ondarea” GYMKANA