Donostian. 2023ko azaroaren 16an.
Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek “3D INPRIMAKETA. Diseinatu, sortu, eraiki” erakusketa inauguratu dute.
2024ko apirilaren 28ra arte bisitatu ahal izango den erakusketak PLA harizpiekin, altzairu edo titanioarekin inprimatutako 50 pieza eta lurrean edo zementuan inprimatutako eraikinen prototipoak erakutsiko ditu. Erakusketan automobilgintzara, aeronautikara, medikuntzara, arkitekturara eta diseinura zuzendutako hainbat aplikazio erakargarri ikusi ahal izango dira.
Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako “3D INPRIMAKETA. Diseinatu, sortu, eraiki” erakusketa inauguratu dute gaur. Erakusketak teknika gehigarri horren bidez ekoitzitako hainbat objektu hurbiltzen dizkie bisitariei. 3D
inprimaketak, jasangarritasuna, azkartasuna, malgutasuna eta ekonomia protagonista diren aukeraz beteriko mundua zabaltzen du.
Erakusketa 2024ko apirilaren 28ra arte egongo da zabalik, eta automobilgintzaren, aeronautikaren, medikuntzaren eta arkitekturaren edo diseinuaren sektoreetako industriei zuzendutako hainbat aplikazio interesgarri eta erakargarri aurkezten ditu. Gainera, jendeak 3D inprimaketa zer den, nola
inprimatzen den, teknika horren ezaugarriak eta abantailak ezagutuko ditu.
Erakusketak, PLA harizpiekin, altzairu edo titanioarekin inprimatutako 50 pieza eta lurrean edo zementuan inprimatutako eraikinen prototipoak ditu. Horien artean, nabarmentzekoa da 3Dn inprimatutako Europako eraikinik handiena. Objektu horien bidez, teknologia hori gure egunerokotasuna nola ari den eraldatzen ikusi ahal izango da. Inaugurazio-ekitaldiaren buru José María Echarri Heidelberg Materialsen Ohorezko Presidente eta bozeramailea, eta Rafael Pascual,
Heidelberg Materialsen Añorgako lantegiko eta Museum Cemento Rezolako zuzendaria izan dira.
Testuen, bideoen eta inprimagailu baten laguntzarekin, “3D INPRIMAKETA. Diseinatu, sortu, eraiki” erakusketak 3D inprimaketaren aldakortasuna eta potentzialtasuna oso modu didaktikoan ezagutzera gonbidatzen gaitu. Hori, hain zuzen, 3D organo pertsonalizatuetan, 3D protesietan eta neurokirurgiako bioereduetan, aeronautikako 3D piezatan, 3D etxebizitzetan, 3D altzarietan, 3D diseinu eta bitxigintzan, arkeologia- eta arte-piezen 3D birsorkuntzetan eta abarretan islatzen da. Erakusketak ekoizteko modua aldatu duen teknologia erakusten du.
Erakusketan Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (EHU), OPTIMUS 3Dk, 3D STOAk, MRLASPIURek, Arquimañak, Javi Sánchezek, Kataluniako Arkitektura Aurreratuko Institutuak (IAAC), Goierri Eskolak eta Heidelberg Materialsek lagundu dute.
“3D INPRIMAKETA. Diseinatu, sortu, eraiki” erakusketa Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Biurtekoaren programazioaren parte da.
Erakusketa 2024ko apirilaren 28ra arte egongo da ikusgai
Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org
Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00
Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan
Jaiak direla eta, itxi egingo dugu: abenduaren 24an, 25ean, 31n eta 2025eko urtarrilaren 1ean.
Doako sarrera
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Webgune honek erabiltzen dituen cookie motei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookie politika.
Web gune honek funtziona dezan eta bere esperientzia hobetzeko erabiltzen dira cookieak. Webgune honek erabiltzen dituen cookie motei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookie politika. Zure baimena behar dugu marketin-cookieak erabiltzeko. Marketin-cookieak bisitariak web guneen bidez arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzaileentzat garrantzitsuak eta erakargarriak diren iragarkiak erakustea da asmoa (hirugarrenen zerbitzuen bidez). Hautatu egiaztatze-lauki hau zure adostasuna adierazteko.