Erakusketa
abenduaren 28ra arte dago ikusgai, eta zinemak Añorgan eta haren inguruan izan duen garrantzia erakusten du, hiru proiektoreren eta azken mendean auzoko bizitza sozial eta kulturalean zinema protagonista izan diren eszenatokien bidez.
Erakusketak zinema Añorgara iritsi izanak ekarri zuen gertaera handia kontatzen du, eskuzko programen, testigantzen eta filmen irudien bidez.
Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek aldi baterako “Hollywood Añorgara iritsi zenean” erakusketa inauguratu dute gaur. Erakusketa-gunea proiekzio-areto bihurtuko du eta bertan, zinemak auzoarentzat eta inguruarentzat izan duen garrantzia erakutsiko da, hiru proiektoreren eta duela mende batetik bere bizitza sozialean protagonista izan diren eszenatokien bidez.
2024ko abenduaren 28ra arte zabalik egongo den erakusketak zinemara hurbiltzen gaitu, Añorgan tradizio eta arrakasta handieneko jardueretako bat, garrantzi handikoa auzoko eta inguruko bizitza sozial eta kulturalean. Inaugurazio ekitaldian José María Echarri, Heidelberg Materialsen Ohorezko Presidente eta bozeramailea; eta Rafael Pascual, Heidelberg Materials-Añorga eta Museum Cemento Rezola.+-eko Zuzendaria izan dira.
Antzinako zinema-proiektoreak dira añorgatarrentzat aisialdiko jarduera nagusietakoa bihurtu zen zinema auzora iritsi zeneko istorio liluragarria kontatzen diguten pieza protagonistak.
Hiru proiektore eta hiru eszenatokiren bidez, Añorgako zinemaren historian barrena ibilbidea egingo da, abenturazko film ahaztezinak, suspentsezkoak, “indio eta bakeroenak”, erromantikoak, “kultuzkoak”, zinema zuzendari onenen lanak eta unean uneko aktore arrakastatsuenek interpretatuak ikusiz.
Añorga Kirol Elkartea da filmak proiektatu ziren lehen eszenatokia. 1924an, Cementos Rezolak eta klubak, bazkide batzuen ekarpen ekonomikoarekin, 1.600 pezeta balio zuen eta erakusketan ikus daitekeen biradera bidezko lehen zinema-proiektorea erosi zuten. Zinema mutuko 9,5 mm-ko lehen proiektore hark, Pathe Baby markakoak, auzoan ikusi ahal izan zen zineko lehen filma proiektatu zuen: “La portera de la fábrica”, Gaumont Etxeko film mutu frantsesa.
1931n, zinema-antzerki aretoa zuen Jolas Etxea elkartea sortu zen, eta horri esker proiekzioek kalitate hobea izan zuten. Aurreko aparatua zahartuta zegoen, eta soinudun zinemaz gozatzeko gogoa gero eta handiagoa zen.
Julian Rezolak, fabrikaren zuzendariak, Ernon II markako Zeiis Ikon proiektore bat erosi zuen 1942an. 1942ko uztailaren 31n “Soldado profesional” filmaren proiekzioarekin estreinatu zen, auzoan ikusi ahal izan zen soinudun lehen filma.
Urte batzuk geroago, 16 mm-ko filmetarako Bell and Howell proiektore mugikorra erosi zen. Bi proiektore horiek ere erakusketan ikus daitezke.
Zinema finkatu egin zen Añorgan eta inguruko pertsonen artean, eta horrek beste toki bat aurkitzea gomendatzen zuen. Zinema Aretoa izenaz ezagutu zen “Añorga Areto” berriak, etapa berriari eman zion hasiera. Hollywoodeko estreinaldi handiei 1959an izandako zinemaskopearen etorrera gehitu zitzaien, eta horrek ikus-entzule kopurua bikoiztu zuen.
Testigantzak eta pasadizoak
Proiektoreez gain, auzoko zinemaren historia liluragarri horretan mugarri izan ziren filmen esku-programak, zinema Añorgara iritsi zeneko gertaera handia kontatzen diguten eta lehen saioei buruzko pasadizo ahaztezinak gogora dakartzaten zenbait lekukotasun, ilunetan emandako musuei eta zentsuraren guraizeei buruzkoak…, proiektisten karikaturak eta askori zuri-beltzean eta koloretan amets eginarazi zieten film askoren irudiak daude ikusgai “Hollywood Añorgara iritsi zenean” erakusketan.
Formatu txikiko horrelako erakusketen bitartez, Museum Cemento Rezolak bere artxiboa aurkezten eta balioesten du, bertako piezen inguruko narrazioak sortuz eta ondarearen zabalkundeak hura bizitzeko, ulertzeko eta zaintzeko duen garrantzia markatuz.
Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek sustatutako erakusketa Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du, Gorga-Añorgako Historia Mintegiaren eta Artium-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoaren laguntzarekin.
Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org
Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00
Itxita
Irailak 26. Astelehen, igande eta jaiegunetan
Doako sarrera
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Webgune honek erabiltzen dituen cookie motei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookie politika.
Web gune honek funtziona dezan eta bere esperientzia hobetzeko erabiltzen dira cookieak. Webgune honek erabiltzen dituen cookie motei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookie politika. Zure baimena behar dugu marketin-cookieak erabiltzeko. Marketin-cookieak bisitariak web guneen bidez arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzaileentzat garrantzitsuak eta erakargarriak diren iragarkiak erakustea da asmoa (hirugarrenen zerbitzuen bidez). Hautatu egiaztatze-lauki hau zure adostasuna adierazteko.