niños coloreando planos de la ciudad

 

"Ondareari begiradak" erakusketa Eibarko Armagintzaren Museora iritsiko da, eta urtarrilaren 9ra arte egongo da ikusgai. K6 Gestión Cultural eta Museum Cemento Rezola erakundeek antolatu dute erakusketa hau.

21 argazkiz osatuta dago, argazki lehiaketaren zazpi urteetan zehar jasotako 600 argazki baino gehiagoren artean aukeratuak. 

 

Inguratzen gaituena berraurkitzea

Erakusketa honen bidez, inguratzen gaituen ondarea berraurkitzera gonbidatzen da, hainbat begiradatatik. Gure ingurua osatzen duten eta gure herentzia kulturalaz hitz egiten diguten espazio, ingurune, arkitektura, tradizio eta paisaiei egindako omenaldia da.

Orain abandonatuta dauden lekuetatik, itsasotik eta bertako ohituretatik, industriatik, Euskal Herriko paisaia naturaletatik, berrerabilitako leku eta objektuetatik, meatzaritzatik edo gure arbasoengandik jasotako eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako tradizio edo adierazpen bizietatik barrena egindako ibilbidea da.

 

Erakusketaren ordutegia:

"Ondareari begiradak" erakusketa urtarrilaren 9ra arte egongo da ikusgai armagintzaren museoan (Bista Eder, 10), ordutegi honetan:

 

Asteazkenetik larunbatera: 16:00 - 20:00

Igandeetan:10:00 - 13:00

 

 

"Ondareari begiradak" erakusketa Eibarrera iritsi da

2021.12.10

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan           

Jaiak direla eta, itxi egingo dugu: abenduaren 24an, 25ean, 31n eta 2025eko urtarrilaren 1ean.        

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

"Ondareari begiradak" erakusketa Eibarrera iritsi da