niños coloreando planos de la ciudad

Museum Cemento Rezolak “Inguruko industriak (1850-1950). Ondarea eta memoria” erakusketa inauguratu du

Aldi baterako erakusketak Cementos Rezolaren inguruan zeuden Donostiako industriak ekartzen ditu gogora Ibilbidea eskaintzen du hainbat erakundek kontserbatutako objektuetatik, hiriko industria-ondareari balioa emanez Donostian, 2022ko maiatzaren 24an.

 

Cementos Rezola-HeidelbergCement Group-en esku dagoen Museum Cemento Rezolak aldi baterako “Inguruko industriak (1859-1950). Ondarea eta memoria” erakusketa inauguratu du gaur. Erakusketa horrek 1850. eta 1950. urteen artean Donostian,Cementos Rezolaren inguruan, aritu ziren industriak gogorarazten ditu. Hainbat erakundek kontserbatutako objektuetan zehar egindako ibilbidea da, eta hiriko industria-ondareari balioa ematea ahalbidetzen dute. Beren objektuak laga dituzten erakundeen artean, Gordailua (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa), San Telmo Museoa, Lenbur Fundazioa, Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren Argazki Artxiboa (Eusko Jaurlaritza) eta Altzako Tokiko Bilduma daude.

 

La Providencia, Cervezas El León, Louit, Chocolates Suchard, Columbia, Calber, Tabacalera edo Cementos Rezola industriak, besteak beste, erakusketaren parte dira, beren objektuen bitartez.

Industria horiei esker, hiria, kresal usainaz gain, txokolate, xaboi eta lurrin usaina hartzen, zapore berriak izaten, hasi zen, hala nola garagardoa eta tabakoa, eta zarzuela, opera eta pop erritmoan mugitzen hasi zen.
Erakusketa horretan, alargunak izanik, negozioaz arduratu ziren eta industria-jarduerarekin jarraitu ahal izateko enpresari bihurtu ziren emakumeak ere nabarmentzen dira.

 

Inguruko 13 industria dira erakusketa horretako protagonistak. Nostalgia eta bizitza osoa enpresa- proiektu hauek aurrera ateratzeko bizia eman zuten pertsonen merezitako aintzatespena nahasten dira bertan:


- La Providencia: Bujien, estearikoen, glizerinen, xaboien eta abarren estatuko industriarik garrantzitsuena, “Jabones Lagarto” izenez ezaguna.
- Cervezas El León: Kurtz familia, zerbeza tradizio luzeko familia.
- Pozzy: Ameriketarako garagardo botilatua.
- Louit: kakao onenaren gustua.
- Chocolates Suchard: txokolatearekiko pasioa.

- Brunet: sagardorako botilak.
- La Fe: harriak eraldatzen zituen industria.
- Columbia: geldirik egon ezin zen ekintzailea eta disko-fabrika.
- Calber: Errege Etxearen enpresa hornitzailea.
- Tito: emakume bat hirian lehenbiziko xaboiak egiten.
- Delaunet-Duñabeitia kontagailuak, uretarako bazkideak.
- Tabacalera: gehien bat emakumeek egindako tabakoa.
- Cementos Rezola.

 

Museum Cemento Rezolak “Inguruko industriak (1850-1950). Ondarea eta memoria” erakusketa inauguratu du

2022.05.24

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan                   

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Museum Cemento Rezolak “Inguruko industriak (1850-1950). Ondarea eta memoria” erakusketa inauguratu du