niños coloreando planos de la ciudad

Ikasleek Donostiaren etorkizunari buruzko hausnarketa egin dute Museum Cemento Rezolaren “Hiria pentsatu” ekimenaren barruan

 

Añorgako Amassorrain Ikastolako, Axular Lizeoko, Altza Herri Eskolako eta Zuhaizti Eskola Publikoko 200 haurrek baino gehiagok hartuko dute parte proiektu berritzaile horretan

 

Añorgan, maiatzaren 28an.- 6 eta 12 urte bitarteko 200 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen “Hiria pentsatu” proiektuan. Proiektu hori, Cementos Rezola-HeidelbergCement Group-en esku dagoen Museum Cemento Rezolak abiatu du, hirien eraldaketari eta etorkizunari buruz modu kolektiboan pentsatzera gonbidatzeko, jasangarritasun eta gizarte-hirigintza klabeetan.

 

Ekimen horren bidez, ikastetxeek ez ezik, kolektibo sozialek ere parte hartzea bilatzen da, hala nola ATZEGIk, Iza zentroak, Matia Fundazioak edo Elkartuk; Donostiako Unibertsitateak Arkitektura Eskolaren bidez; Añorgako bizilagunek; eta hainbat administraziok, Udalak, besteak beste.

 

Ikastetxeetan zentratutako lehen fase honetan, “Nire auzoa mapeatzen. Haurrek eta haurrentzat pentsatutako hiria” izenburupean, ikasleak bizi diren auzoetan abiaturik hiriak eraikitzeko lanean ahalduntzea bilatzen da.

 

Lan-dinamika honetan datza: auzoei, ikastetxera mugitzeko moduari, ibilbidean zehar igarotzen dituzten tokiei, gogoko guneei, usainei eta soinuei, autonomia gaitasunari, segurtasun-sentsazioari eta, azken batean, beren auzo idealaren deskribapenari buruzko galdera errazak planteatzean. Helburua hiriko auzoen osagai fisiko, kultural, ludiko, emozional, eraginkor eta ekologikoari buruzko gogoeta egitea izan da.

 

Bizi diren eremuen azterketa hori egiteaz gain, ikasleek zementuzko piezak egiteko aukera dute, eta horiek izango dira maketa kolektibo batean islatuko den, eta Museum Cemento Rezolak bultzatutako “Hiria pentsatu” proiektuaren parte izango den maketan irudikatuko den etorkizuneko hiri horri forma emango dioten elementuak.

 

Proiektu honekin, Museum Cemento Rezolak lan aktiboko espazio bat sortu du hiria eraikitzeko, jasangarritasun eta garapen sozial klabeetan. Era berean, lanerako gune gogoetatsu eta aktiboa sortzen laguntzen du, hurbilen dagoen ingurunetik, auzotik, abiatuta hiria eraikitzeko.

 

Museum Cemento Rezolak erakusketa iraunkorra berritzeko prozesuaren azken txanpari ekingo dio, aurreikuspenak betetzen badira irailaren amaieran berriro inauguratzeko. Atzo eta gaur, ekintzak Zuhaizti Eskola Publikoko ikasleekin egin ziren, eta duela aste batzuk, berriz, Amassorrain Ikastolakoekin.

.

HeidelbergCement Hispaniari buruz

HeidelbergCement Hispania, mundu osoko idorren lehen ekoizlea, zementuen bigarrena eta hormigoiaren hirugarrena den HeidelbegCement multinazionalaren Espainiako filiala da. Espainian, HeidelbergCement Hispaniak  Hanson markarekin egiten du lan, hormigoia eta idorrak ekoizteko eta merkaturatzeko, eta FYM  markarekin, berriz, zementua fabrikatzeko eta merkaturatzeko. Euskadin, FYM-HeidelbergCement-en esku dagoen Cementos Rezola markarekin egiten du lan eta merkaturatzen ditu produktuak.

 

Cementos Rezola-HeidelbergCement Prentsa Kabinetea
MBN Comunicación, S.L.
Josean Aguado
Telefonoa: 94 435 63 30
Posta elektronikoa: j.aguado@grupombn.com

Ikasleek Donostiaren etorkizunari buruzko hausnarketa egin dute Museum Cemento Rezolaren “Hiria pentsatu” ekimenaren barruan

2021.05.28

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Abuztuak 14-19
Astelehen, igande eta jaiegunetan                     

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Ikasleek Donostiaren etorkizunari buruzko hausnarketa egin dute Museum Cemento Rezolaren “Hiria pentsatu” ekimenaren barruan