«

»

sep 25 2014

«Textil Blocks» Tailerra

2014ko Irailaren 24an «Textile Blocks» Tailerra burutu zen Fermín Blanco Arkitektoaren eskutik Museoan eta Cementos Rezola Lantegian.

Tailer honetan, urriaren 8an inauguratuko den «Hormigoia Ukituz» erakusketaren lehenengo ataleko piezak egin ziren. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko 3. mailako ikasleek burutu zuten tailerra eta ondorioz, erakusketaren parte izango diren muestrak egin zituzten. Piezak, Frank Lloyd Wright arkitektoak bere lanetan erabili zituen «Textil Blocks» piezen erreprodukzioak dira. Bertan, hormigoiari textura ezberdinak ematen zaizkio, hala nola, forma ezberdinak.

1-enkofratuak wright

Goizeko 12:30tan ikasleek klase teoriko bat jaso zuten Fermín Blancoren eskutik eta arratsaldez Cementos Rezola lantegian piezen hormigonatzea eraman zen aurrera. Ikasleek hormigoi masa prestatzeko aukera izan zuten ondoren berarekin lan eginez. Wrighten piezen enkofratuez gain, enkofratu bereziak ere prestatu ziren eta modu horretan ikasleek beraien kreatibitatea martxan jartzeko aukera ere izan zuten.

2-enkofratu bereziak

3-olioa botatzen

4-hormigoia egiten

Moldeetan hormigoia botatzeaz ere arduratu ziren. Datorren astean, urriaren 1ean, piezak desmoldatzeari ekingo diogu, gero Hormigoia Ukituz erakusketaren parte izango direnak.

5-hormigonatzen

 

6-hormigonatzen

Hormigoia Ukituz erakusketa

Urriaren 8tik aurrera ikusgai

Erakusketa hau Atari Kultur Elkarteko Leticia García Moreno eta Fernando García Martínez-ek egin dute Museoarekin elkarlanean.

Erakusketa honetan, besteak beste, Frank Lloyd Wrighten «Textil Blocks» piezen erreprodukzioak, Miguel Fisac, Ignacio Quemada, Tabuenca & Leache arkitektoenak eta FYM-Italcementiren hormigoizko piezak egongo dira ikusgai. Hormigoia bere itxura grisatik at utzi eta eraikinetan edota zoruetan estali gabe uzten denean ematen zaizkion tratamendu ezberdinak ikusi eta ukitu ahal izango dira. Zatoz Museora urriaren 8tik aurrera; hormigoizko pieza berezi hauek ukitzera gonbidatzen zaitugu.

2PostalInvitación21x10

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR