Leiho baten atzetik pentsatutako hiria

Leiho baten atzetik pentsatutako hiria. “Hiria pentsatzen”, erakusketa-proiektu kolaboratibo bat.

Dena konturatu gabe hasi zen, egun batean, leiho baten atzetik begiratuz. Bazirudien, zerbait ez zetorrela bat hirian. 

Hiriaz hitz egin beharra zegoen, eta, hitz egin ahal izateko, gelditu egin behar izan genuen, hiriak nola, zertarako eta norentzat eraikiak zeuden pentsatuak; zerbait aldatu beharra zegoen.

Eta hontan ginala, astindu bat bezala zeharkatzen gaitu COVID-19ak.

Horrekin, gure bizitzeko eta espazio publikoa bizitzeko modua aldatu egin zen. COVID-19ak agerian utzi zuen premiazkoa dela hiriak berriz diseinatzea, hiri eredu berriak, pertsonak erdian ipintzen dituzten hiriak.

Eta lehen, “Hiria pentsatzen” proiektuak zentzua bazuen, orain, askoz gehiago! Eta lanean hasi ginen.

Road movie bat elkarturekin.

Elkartu. Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazioarekin  hiria “Gurpilen arrasean” ikusi genuen; road movie bat, non Carlos, desgaitasuna duen bizilagun batek bere eguneroko joan-etorria  gurpil-aulkian grabatzen du Altza auzotik.

Film hau hiria gurpil arrasean begiratzeko modu bat da, irisgarritasunari dagokionez dituen gabeziak edo asmakizunak erreparatzeko modu bat, eta atentzioa ematen du aniztasuna balio positibo gisa onartzeko, ingurune, ondasun, zerbitzu eta jarrera inklusiboekin erantzunak emateko.

Argazki rallya IZA. Matia Fundazioarekin.

Eta etorkizuneko hiria modu inklusiboan eraikitzen jarraitzeko, IZA. Matia Fundazioa. Desgaitasun fisikoa eta beste patologia batzuk dituzten pertsonentzako zentro espezializatuaren erabiltzaileekin argazki-rallyan izan ginen.

Ez genuen bere bizilekutik asko urrundu behar izan hiria ingurune kaltegarriagoa egiten duten huts fisiko horiei argazkiak ateratzeko;  La ciudad collage-n ironia eta umorearen erabilerarekin eta collage teknika eta sormenarekin, huts horiek konpondu zituzten. 

Atzegik irudikatutako hiria.

Hiria desio eta irrika kontua ere bada:  Atzegiko margolariek, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako Elkarteak, beren taulatxoetan akuarela eta tinta margotuak erakutsi zizkiguten.

Eta gauzak galdetzen jarraitzen dugu. Hiriak nagusiki helduen beharrak asetzeko diseinatzen badira, haiek sortutako hiri horietan eta haientzat, zer espazio geratzen zaie haurrei?

Francesco Tonucci pedagogoak behin esan zuen: "Haurtzarorako hiri egokia denontzako hiri egokia da", eta berarekin ados gaude, erabat. 

Eta ideia horri heltzen diogu eta hiria beste eskala batean pentsatu genuen, haurtzaroaren eskalan, hiriak haurtzaroari ere eragiten diolako.

Haurrentzako hiria.

Eta Donostiako auzoak mapeatzera joan ginen, etorkizuneko hiria bere auzoetatik diseinatzeko erronkarekin bat egin nahi izan zuten ikasleekin. Eta haren osagai fisikoei, kulturalei, ludikoei, emozionalei, eraginkortasunari eta ekologiari buruz hausnartu dugu.

Mapeoa lur konexio bat bezala izan da, konturatu zitezen, adibidez, etxeak baino ez dauden lekuetan etxeak ez ditugula ikusten, ez dugula oso argi zer den kultura, edo gure inguruko ingurune fisikoak, hirigintzak eta zerbitzu publikoek uste baino eragin handiagoa dutela gugan.

Mapeoa etorkizuneko Donostia hiria maketa handi batean proiektatzeko abiapuntua ere izan da. Amassorrain ikastola, Altza Herri Ikastetxea SJC HLHI, Axular Lizeoa, Zuhaizti ikastola eta Intxaurrondo Hegoa ikastetxea, 200 haurrek baino gehiagok zementuzko piezekin proiektatu dute hiri hori.

Arkitekturako Goi Eskola Teknikoarekin batera sortutako hiria.

Eta elkarrekin sortutako hiriaren ildoarekin jarraitu genuen,  auzoetatik proiektatutako hiriarekin. Eta beste eskala batera hurbildu nahi izan genuen, hiria egiten duen espazio publikora, hain zuzen ere; espazio publiko sinboliko eta fisiko batera, non pertsonak identifikatu, garatu eta elkarrekin bizi garen. Eta horretarako, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Espazio Libreen eta Hiri Ekipamenduen Antolamendua ikastaroko ikasleekin elkartu ginen, auzoen azterketan lanean ari baitziren beren espazio publikoen beharren inguruan.

Eta begirada hori "hiria pentsatzen" proiektuari gehitu genion. Ikuspegi teknikoagoa, agian, baina gizakiarena alde batera utzi gabe.

Eta lanean jarraitzen dugu.

Espazio publikoa Gure Kabiako emakumeekin.

Gaur egun, Gure kabia Erretiratuen Elkarteko emakumeekin lanean ari gara espazio publikoaren ideiaren inguruan.

Eta galderak sortzen zaizkigu oraindik. Eta hiri-espazioaren inguruan oroimena iruten ari diren emakume horiekin izandako elkarrizketetan, erantzunak lortzen ari gara.

"Hiri inklusibo eta irisgarri batean, mundu guztia dago legitimatuta eta ahaldunduta hiriek eskaintzen dituzten aukera sozial, ekonomiko, kultural eta politikoak erabat baliatzeko, alde batera utzita haren baliabide ekonomikoak, generoa, arraza, desgaitasuna, adina, identitate sexuala, migrazio-egoera edo erlijioa".

Beti gustatu izan zaigu Cities For All-en esaldi hori, agian ezaugarri utopiko batzuekin, baina zertarako dago utopia, leiho batetik begiratzeari utzi eta lanean hasteko ez bada?

Carlosekin "Gurpilen arrasean" filmatzen.

Collageak IZA Matia Fundazioarekin lantzen.

Atzegikoek irudikatutako hirian zirriborroak egiten.

Donostiako auzoak mapeatzen.

Donostiako auzoak mapeatzen.

Donostiako auzoak mapeatzen.

Arkitekturako Goi Eskola Teknikoarekin batera hiria sortutzen.

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00

Itxita
Astelehen, igande eta jaiegunetan

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Leiho baten atzetik pentsatutako hiria