2022.02.02
Inguruko industriak 1850 1950 Ondarea eta memoria.
José María Echarri, Cementos Rezolako Ohorezko Presidenteari elkarrizketa.
Abuztuaren 27 arte erakusketan ikus daitezkeen enpresen ibilbideak hunkigarritasunez betetako oroitzapen pertsonaletara eta museoarekin partekatu nahi izan dituen pasadizoetara eraman du José María Echarri.
Bere oroimenean txokolate, bakelita, sulfato eta malta usainak daude, Venta Berri auzoa eta bere industriak bustitzen zituzten usainak: Probidentzia, non bere aitak lan egiten zuen, Suchard, Cervezas el León eta Columbia, zeintzuk auzoan langileei aterpea ematen zien, Donostia hiriaren zati hau osatuz.
Bere oroitzapenek “Probidentziak” ematen zien Gabonetako gabonsari ere eramaten dute; mazapanezko barra eta erdi hartara, urtean zehar ilusio handiz itxaroten zutena.
Eta gerra ondoko garaietan, enpresak aparteko lana ematen zien familiei etxean xaboia paketatzeko eta, horrela, aparteko diru bat lortzeko.
Igande goizetan garagardoz betetako kamioia “Cervezas el Leon” fabrikatik Atotxako futbol zelairuntz ateratzen ikustea galtzen ez zuten erritual bat bezalakoa zen ia. Horrez gain, egunero baserrietatik fabriketara lanera jaisten ziren langileak bizikletaz ikustea ere erritu bihurtu zen.
Oroitzapenak, bizipenak, zaporeak, usainak…, historia zatiak, deskubritzera gonbidatzen zaitugunak, Antiguotar honen postal pertsonal horren parte direnak.
Elkarrizketa: https://youtu.be/WrSXBQWIikI