MuseumLAB 2: Ispiluak, laserrak. Konexioak, sareak.

2023.10.06

Azken saio honetan, Jaime de los Riosek aurreko topaketan partekatu zuen guztia lurreratzen saiatu gara, eta entzutea eta nor-berak probatzea gauza bera ez denez, ekarri zituen ispilu eta erakusle astronomikoekin esperimentatu genuen.

 

Ispiluek bidalitako mezu batek, hartzailearengana heldu aurretik, igarotzen dituen geldiguneak simulatzen dute; laserrek, berriz, Interneten bidaiatzen duen informazio-fluxu hori irudikatzeko balio digute. Horrela, gure datu-sarea sortzen saiatu ginen, eskura genituen ispiluetan erakusleen argi-sorta islatuz. Lehenik, karratu bat eraiki genuen talde txikitan. Gero, beste ispilu bat edo beste gehitu genuen, zerbait landuagoa sortzeko asmoz, nahiz eta lehen praktikan konturatu ginen benetan argiarekin marraztea zein zaila den. Hala ere laserra kokatzean ispiluarekiko duen angelua kontuan hartzen denean nahiko errezagoa egiten da. Eskerrik asko Jaime gomendioagatik!

 

Eta aurreko taldeko pertsona batek eskuan duen ispilu hartan nire laserra islatzen saiatzen banaiz? Horrela,  3D sareak sortzea eta ez bakarrik planora mugatzea posible genuela ikusi genuen, hori baizen egin beharreko lehendabiziko lana; ispiluak iltzatu luma kartoiaren gainean, objektuen norabidea eta kokatzeko puntua ondo hartuta genuenean. Baina hori, proiektuaren hirugarren saiorako gordeata zeukela esan zigun Jaimek. Beraz, datorren egunean, lan egingo dugunaren pista bat oraingoz badugu.

 

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Abuztuak 14-19
Astelehen, igande eta jaiegunetan                     

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

MuseumLAB 2: Ispiluak, laserrak. Konexioak, sareak.