MUSEUMLAB 3: Ze forma du gure sareak?

2023.11.03

Jaime de los Ríosekin lanean jarraitzen dugu, giza sareen eta Interneten hartzen duten itxuraren inguruan. Azken saioan erabiltzen ikasi genuen teknikari forma erreala emateko, gure sarea sortzeko eta laserrekin 3Dko eskultura batean gauzatzeko lanari ekin genion.

 

Lehenengo eta behin, beste saioko taldeetan, gure izenak paper jarraituan marrazten hasi gara, eta haien artean lerroak marraztuko ditugu sare sozialetan jarraitzen ditugun gelako pertsonen artean. Gero, gu errepresentatzen gaituzten ispiluak jartzen hasten gara. Laserren argi-sortak ispiluetan islatzea nahi dugu, marraztutako lerroek gure izenak konektatu dituzten modu berean. Horrela, gure arteko harremanek hiru dimentsioko espazioa okupatzea lortzen dugu.

Saio hau Jaimerekin institutuan dugun azkena izan da eta azken ekintzarako saiakera gisa balio digu, non sare hau in situ sortu eta performatzean datzana baina aire zabalean. Taldeka lan egiten badugu ere, saioan parte hartzen dugun pertsona guztien artean eskultura erraldoiak sortzen ere saiatu ginen.

 

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan           

Jaiak direla eta, itxi egingo dugu: abenduaren 24an, 25ean, 31n eta 2025eko urtarrilaren 1ean.        

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

MUSEUMLAB 3: Ze forma du gure sareak?