MUSEUMLAB 4: Horrela ikusten dugu

2023.11.17

 

Hilabete hauetan Internet eta digitalizazioarekin lotutako gaien inguruan lanean aritu ondoren, lehen kontuan hartzen ez genituen beste alderdi batzuk ere ulertu ditugu: kutsadura digitala, harremanak sortzerako orduan sareek zeharkatzen gaituzten modua edo mezu bat bidaltzeko edo film bat online ikusi ahal izateko atzean dagoen azpiegitura.

 

Horri buruz hitz egin eta eztabaidatu dugun arren, gaur egun ohikoa dugun hizkuntza bisuala ere landu nahi izan dugu, eta horri guztiari buruz hitz egingo diguten irudiak sortu ere. Horregatik, collage-teknika erabili dugu, eta taldeka gure ikuspegia islatzen duen irudi berri bat sortzeko arreta gehien pizten digun gaia aukeratu dugu. Gai bakoitza hitz multzo bati lotuta zegoen, eta horietatik hiru edo lau aukeratu behar izan genituen abiapuntu gisa gure collage-a sortzeko.

Saio honetan institutuan bertan lanean jarraitu dugu, plastikako gelan. Internetetik ateratako argazkiekin eta baliabideekin, hautatutako gaia gure buruan nola irudikatzen den diseinatzen eta aztertzen dugu lehenik. Gero, ebakitzen eta kolatzen hasi ginen, eta, batez ere, ados jarri behar izan genuen collageak zentzua izan zezan guztientzat. Hauek dira saioan izandako collage-etako batzuk!

 

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Abuztuak 14-19
Astelehen, igande eta jaiegunetan                     

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

MUSEUMLAB 4: Horrela ikusten dugu