MuseumLAB

2023.09.25

Hasiera ematen diogu proiektu berri honi; MuseumLAB. Baina, zer da MuseumLAB? Norentzat da MuseumLAB?

 

Aurreko proiektuen lan-ildoari jarraiera emanez, museoen funtzio tradizionala mugara eraman nahi izan dugu, gune aktibo bezala ulertzeko. Horregatik, garatu ditugun beste lanen metodologia berdina erabiliz, hezkuntza alderdi artistikotik sustatzen duen proiektu bat bultzatzea izan dugu helburu, hausnarketa eta sorkuntza prozesuak ikastetxera eramateko.

 

Horrela, urte bukaera arte Lasarteko Oriarte BHI-ko ikasle-talde batekin, baita lehenengo edizio honetan gonbidatua izan den Jaime de los Ríos artistarekin lanean arituko gara. Internetaren materialtasun kontzeptua oinarritzat hartuko dugu. Izan ere, eta nahiz eta egunero erabiltzen dugun tresna izan, gutxi dakigu orokorrean bere funtzionamenduari  eta bere erabilerak dakartzan ondorioei buruz. Hausnarketa eta esperimentazio artistikoa jorratzen lagunduko duen laborategia sortzea proposatzen dugu, ikasleek, artistak, baita museoak ere, haien egunerokotasunean gertu dituzten ideien inguruan lan eginez ezagutzak partekatzeko aukera izateko.

 

Saioak aurrera egin ahala, hemen, Museum Cemento Rezola Blogan, emandako aurrerapenak partekatuko ditugu etxetik ere gurekin batera hausnartzeko aukera izan dezazuen.

 

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Abuztuak 14-19
Astelehen, igande eta jaiegunetan                     

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

MuseumLAB