Erakusketa horrek 1850. eta 1950. urteen artean Donostian, Cementos Rezolaren inguruan, aritu ziren industriak gogorarazten ditu. Hainbat erakundek kontserbatutako objektuetan zehar egindako ibilbidea da, eta hiriko industria-ondareari balioa ematea ahalbidetzen dute. Beren objektuak laga dituzten erakundeen artean: Gordailua (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa), San Telmo Museoa, Lenbur Fundazioa, Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren Argazki Artxiboa (Eusko Jaurlaritza) eta Altzako Tokiko Bilduma daude.
La Providencia, Cervezas El León, Louit, Chocolates Suchard, Columbia, Calber, Tabacalera edo Cementos Rezola industriak, besteak beste, erakusketaren parte dira, beren objektuen bitartez. Industria horiei esker, hiria, kresal usainaz gain, txokolate, xaboi eta lurrin usaina hartzen, zapore berriak izaten, hasi zen, hala nola garagardoa eta tabakoa, eta zarzuela, opera eta pop erritmoan mugitzen hasi zen.
Erakusketa horretan, alargunak izanik, negozioaz arduratu ziren eta industria-jarduerarekin jarraitu ahal izateko enpresari bihurtu ziren emakumeak ere nabarmentzen dira.
Irisgarritasuna
Irisgarria mugikortasun urriko pertsonentzat, Laguntza-txakurrak sar daitezke.
Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org
Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00
Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan
Jaiak direla eta, itxi egingo dugu: abenduaren 24an, 25ean, 31n eta 2025eko urtarrilaren 1ean.
Doako sarrera