Zementuaren mundua eta etorkizuna ezagutzeko ibilbidea:
Zementua: zer den, gizartean duen garrantzia, balioak eta jasangarritasunarekiko konpromisoak.
Berrikuntza eta etorkizuna: prototipo eta modulu esperimentalen bidez, zementua noraino iristeko gai den jakin daiteke, hirien arkitekturari eta azpiegiturei irtenbide berritzaileak, estetikoak eta iraunkorrak emanez.
Cementos Rezola: familia-enpresa sortu zenetik HeidelbergCement Group nazioarteko taldean sartu arte. Gainera, bertako protagonistek, Añorga auzoko jendeak, fabrikan egindako lana eta Añorgako kolonia industrialean bizi izandakoa kontatzen dute.
Erakusketa birtualki ikusi