Denborarekin, auzoko jendearen arteko lotura hazten joan zen, beren bizilekua finkatuz. Urteen poderioz, Añorgatarren artean, auzoarekiko nortasun sentimendu indartsu bat sortu da, erkidego baten partaidekotasun sentimendua. Eta horrela sortzen dira Karmengo jaiak, Añorgako koloreak defendatzen dituzten kirol taldeak, hiritarrek gogotsu parte hartzen duten kultura zentroak, zinema aretoa, antzokia edota lekuko aldizkari bat «Añorga Escolar» deitua, auzoko historiaren kronika atsegina azken hau.