Hariak Sortzen

Ondare-sentsibilizazio proiektu bat da, tokiko hezkuntza komunitateari zuzendua.

Programa horren bidez, urtez urte, Añorgako Amassorrain Ikastolako ikasleek hainbat prozesu gauzatzen dituzte auzo komunitatearen bizi esperientziak dokumentatzeko eta biltzeko.

Ibilbide horretan, ikasleek beren gidoiak diseinatzen, elkarrizketak egiten, informazioa katalogatzen eta kudeatzen ikasten dute, eta, azkenik, beren esperientziak ikusgai jartzen eta transmititzen ikasten dute, museoko erakusketa baten bidez.

Imagen de una cámara de video y unos jóvenes sentados en una aula.

Imagen de unos jóvenes con cámaras recibiendo unos consejos.

2023 - 2024

Añorgako Amasorrain Ikastolako LH 6. mailako ikasleek Añorgako auzo-komunitateko zenbait esperientzia dokumentatu eta bildu dituzte.

Ibilbide horretan, ikasleek beren gidoiak diseinatzen ikasten dute, auzoko bizilagunei elkarrizketak egiten, katalogatzen, eta, azkenik, beren esperientziak ikusarazten eta transmititzen "Hariak Sortzen, Añorgatarrak elkarrizketatzen" erakusketaren bidez.

Edizio honetan ikasleen intereseko gaiak aukeratu ziren, protagonistak identifikatu ziren eta, horrela, topaketa ahaztezinak sortu dira. Ikerketaren, landa-lanaren eta bizilagunei entzuteko balioari buruzko interakzioaren bidez ere aurkitu dute.

Erakusketa hau “Hariak Sortzen”-en parte da, tokiko hezkuntza-komunitateari zuzendutako ondare-sentsibilizazioko urteroko proiektua. Belaunaldiak elkarren artean harremantzeko gunea eta iragana eta oraina belaunaldi desberdinak lotzen dituen bidaia.

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan           

Jaiak direla eta, itxi egingo dugu: abenduaren 24an, 25ean, 31n eta 2025eko urtarrilaren 1ean.        

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Hariak Sortzen