Ondare bizia

Ondarebizia ondarea sentsibilizatzeko proiektu bat eta lan-plataforma integratu bat da, sektoreko eragileen arteko lankidetza- eta partaidetza-kulturak aktibatzen dituzten eta herritarrak ondarearen inguruan sentsibilizatzen laguntzen duten lan-modu, prozesu eta formatu berriak bultzatzen dituena. Proiektuaren bokazioa bikoitza da: alde batetik, ondarezko hezkuntzaren esparruan esperientzia berriak sortzea aztertzen duten praktikak eta proiektuak biltzen dituen proiektu bat bultzatzea, eta, bestetik, aldi berean, museoen sektoreko profesionalen artean topaketarako eta hausnarketarako guneak irekitzea.
 

 

 

Imagen de un panel con la gráfica de ondare bizia

ONDAREARI BEGIRA

Ondareari Begira” ondare kulturala ezagutarazteko film labur dokumetalen lehiaketaren bigarren ediziorako deialdia egin du Ondarebiziak. 

Aurkezten diren film laburrek ondarearen zaintzaren eta babesaren garrantzia azpimarratu eta honek belaunaldiz belaunaldi transmititzeko duen beharra nabarmendu behar dute. 

Era berean, lehiaketa honek garrantzia emango dio gai honen inguruan hausnarketa berriak plazaratzen dituzten eta ondarearen, bizirik eta eboluzioan dagoen nozio moduan ulerturik, komunikazio gaitasuna pizten duten lanei.

SAIO IREKIA

Jardunaldi profesionalak dira, eta kultur sektorearentzat interesgarriak diren hainbat gai jorratzen dituzte tokiko, estatuko eta nazioarteko hainbat profesionalen eskutik. Urteroko hitzordu honen bidez, museoak pertsonen, ideien eta proiektu kulturalen arteko lotura egiten du.

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan                   

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Ondare bizia