niños coloreando planos de la ciudad

Museum Cemento Rezolak “Hiria pentsatu” erakusketa inauguratu du

“Hiria pentsatu” erakusketa herritarren partaidetza proiektu baten emaitza da, eta hirien eraldaketa eta etorkizuna ingurumen arloko jasangarritasuna eta gizarte-hirigintzaren ikuspegitik pentsatzera gonbidatzen du.

Erakusketak 2022ko martxoaren 26ra arte iraungo du, eta arkitekturari, hirigintzari, gizarte-ongizateari eta ingurumenari buruzko lankidetzazko begirada plurala jasotzen du.

Donostian, 2021eko azaroaren 3an. Cementos Rezola-HeidelbergCement Group taldearen esku dagoen Museum Cemento Rezolak aldi baterako “Hiria pentsatu” erakusketa inauguratu du gaur. Donostiako Añorga auzoko instalazioak berritu ondoren egingo den aldi baterako lehen erakusketa da.

Erakusketa Arkitektura Biurtekoaren programaren barruan dago, eta 2022ko martxoaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Hirien eraldaketa eta etorkizuna ingurumen arloko jasangarritasunaren eta gizarte-hirigintzaren klabeetan pentsatzera gonbidatzen duen eta herritarren partaidetzan oinarritu den proiektu baten emaitza da. Beraz, arkitekturari, hirigintzari, gizarte-ongizateari eta ingurumenari buruzko lankidetzazko begirada plurala jasotzen du.

Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, erakusketan hauek hartzen dute parte: Mugak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Biurtekoak, Urbanbat-ek, ETSAk (Arkitektura Goi Eskola Teknikoa - EHU), Atzegik, IZA-Matia Fundazioa zentroak, Elkartuk, Gure Kabia erretiratuen etxeak, Amassorrain ikastolak, Altza Herri Ikastetxea SJC HLHIk, Axular Lizeoak, Zuhaizti ikastolak eta Intxaurrondo Hegoa ikastetxeak.

Inaugurazio-ekitaldian hauek hartu dute parte: José María Echarri Cementos Rezola-HeidelbergCement Group-eko Ohorezko Presidenteak; José Ángel Medina Mugak Euskadiko Nazioarteko Arkitekturaren III. Biurtekoko komisarioak; Antonio Nolasco Añorgako Cementos Rezola fabrikako zuzendariak; eta Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura-zinegotziak.

Antonio Nolasco Añorgako Cementos Rezola fabrikako zuzendariak adierazi duenez, “erakusketa honekin Museum Cemento Rezolak lanerako gune aktiboa sortu du hiriaren eraikuntzan, jasangarritasunaren eta gizartearen garapenaren ikuspegietatik. Era berean, laneko gune gogoetatsua eta aktiboa sortzen laguntzen du, hurbilen dagoen ingurunetik abiatuta hiria eraikitzeko: Auzotik”.

“Hiria pentsatu” ariketa kolektiboa da, eta herritarrei dei egiten die hiriak eraikitzeko eragile aktibo gisa jar daitezen, ingurumen-jasangarritasunak eta gizarte-hirigintzak hiri bizigarriagoa, erresilienteagoa eta ez hain gogorra sortzea ahalbidetuko duten espazio publikoa erabiltzeko modu berriak azter ditzaten. 

Ekimenaren helburua, jendea bizi den espazioen erabilera berriro pentsatzeko eta espazio horiek eraldatzeko tresna bilakatzeko abiapuntua izatea da.

XXI. mendeko hiriaren eraldaketa 

“Hiria pentsatu” erakusketaren helburua, bisitariak XXI. mendeko hiria eraldatzeko hausnarketa, asmo, erronka eta proposamen horietan barrena ibiltzea da.

Erakusketan dauden proposamenetan hainbat taldek hartu dute parte. Horrela, “Hiri irisgarria eta inklusiboa” atalean Elkarturen, IZA-Matia Fundazioaren eta Atzegiren begirada ematen da, pertsona guztiek hiriek eskaintzen dituzten aukera sozial, ekonomiko, kultural eta politikoak baliatu ahal izango dituzten hiri inklusibo eta irisgarrira heltzeko.

Hiria haurtzaroko kontua ere da. Ildo horretan, ikastetxeekin egin da lan, etorkizuneko Donostia hiria proiektatzeko. Amassorrain ikastolako, Altza Herri Ikastetxea SJC HLHIko, Axular Lizeoko, Zuhaizti ikastolako eta Intxaurrondo Hegoa Ikastetxeko 200 haurrek baino gehiagok hartu dute parte ekimen berritzaile honetan.

“Espazio publikoak hiria egiten du. Elkarrekin sortutako hiria, proiektatutako hiria” UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko (ETSA) Espazio Libreen Antolamendua eta Hiri Ekipamenduak ikastaroko ikasleekin eta irakasleekin elkarlanean egindako proiektua da.

“Zurekin dagoen hiria” atalean, Añorgako Gure Kabia Erretiratuen Etxea Elkarteko emakumeekin izandako elkarrizketak landu dira “working progress” formatuan.

Museum Cemento Rezola, gizarte konpromisoa ingurunearekin

Museum-a oso toki berezian eta eraikin berezi batean dago, Cementos Rezola fabrikak 1948an langileen seme-alabentzat eraiki zuen eskola zaharrean. 1997an, eskola erabilerarik gabe geratu ondoren, lantegiak bere birmoldaketa enkargatu zion Estudio Peña Gancheguiri, museo funtzio berrira egokitzeko. Erabilera berri bat, baina xede bera: inguruko jendearen artean ezagutza eta kultura zabaltzea.

Izan ere, lantegiak bere inguruarekin duela 170 urtetik duen konpromiso sozialaren ikur da eraikina. Añorgako lantegia hiriko industriaren adierazgarri bizi bakarra da, eta beti izan du harekin konpromisoa eta lotura zuzena bere historiarekin; izan ere, bertako labeetatik atera da azken mendeko Euskadiko lanik adierazgarrienei bizia eman dien zementua.

Museoak, gainera, hezkuntza-programa espezifiko bat du lehen hezkuntzako ikasleentzat, eta baita bigarren hezkuntzarako eta lanbide-hezkuntzarako jarduerak ere. Ikastetxe bakoitzaren beharrei erantzuteko asmoz, bisita komentatuak eta tailer egokituak eskaintzen dira.

HeidelbergCement Hispaniari buruz 

HeidelbegCement multinazionalaren filial espainiarra da Heidelbergcement Hispania. Espainian, HeidelbergCement Hispania enpresak Hanson markarekin egiten du lan, hormigoia eta agregakina ekoizteko eta merkaturatzeko, eta FYM enpresak, berriz, zementua fabrikatzeko eta merkaturatzeko. Euskadin, FYM-HeidelbergCement enpresaren Cementos Rezola markarekin lan egiten eta merkaturatzen du.

 

Cementos Rezola-HeidelbergCement

Prentsa Kabinetea

MBN Comunicación, S.L.

Josean Aguado

Telefonoa: 94 435 63 30

Posta elektronikoa: j.aguado@grupombn.com

 

Museum Cemento Rezolak “Hiria pentsatzen” erakusketa inauguratu du

2021.11.03

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan           

Jaiak direla eta, itxi egingo dugu: abenduaren 24an, 25ean, 31n eta 2025eko urtarrilaren 1ean.        

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Museum Cemento Rezolak “Hiria pentsatzen” erakusketa inauguratu du