Erakusketan, “Ondareari Begiradak” argazki-lehiaketako parte-hartzaileek beren zazpi urteko ibilbidean partekatu dituzten 600 argazki baino gehiagoren arteko zenbait jaso dira
Donostia, ekainak 15.- Gipuzkoako Argazkigintza Elkarteak, K6 Gestión Culturalek eta Cementos Rezola-HeidelbergCement Group enpresaren Museum Cemento Rezolak antolatutako “Ondareari Begiradak” erakusketa hartuko du ekainaren 17tik uztailaren 8ra bitartean.
Erakusketak “Ondareari Begiradak” argazki-lehiaketan parte hartu duten pertsonek zazpi urteko ibilbidean zehar partekatu dituzten 600 argazki baino gehiagoren arteko zenbait biltzen ditu.
Ondarea begirada askotatik berraurkitzeko gonbidapena da erakusketa, eta ingurunea osatzen duten eta baita herentzia kulturalaren isla diren espazio, ingurune, arkitektura, tradizio eta paisaiei omenaldia ere. Beraz, ondarean zehar egindako ibilbidea da, orain abandonatuta dauden tokietan, itsasoan eta bertako ohituretan, industrian, Euskal Herriko paisaia naturaletan, berrerabilitako toki eta objektuetan, meatzaritzan edo gure arbasoengandik jasotako eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako tradizio edo adierazpen bizietan barrena.
“Ondareari Begiradak” Ondarebizia proiektuaren barruan gauzatzen da. Museum Cemento Rezolak eta K6 Gestión Cultural SL-k sustatzen dute proiektua, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta herritarren artean, inguratzen gaituen ondarea aitortzeko eta zaintzeko arreta piztea du helburu.
Zazpi edizioetako argazkirik onenak
Ondarearen barruan begirada berriak aktibatzea proposatzen duen “Ondareari Begiradak” argazki lehiaketaren zazpi edizioen emaitza da erakusketa. Argazki-lehiaketaren helburua ikusleek beren errealitateak behatzea, eraldatzea, birsortzea eta berraztertzea da, argazkigintzaren bidez kultur ondareari buruzko esanahi berriak sortuz. Hori bera transmititu nahi izan da ekimenaren zazpi urteak ospatzen dituen 21 argazkiko erakusketa honetan.
Edizio bakoitzak ondare mota ezberdin batean jarri du begirada –immateriala, meatzaritza, berrerabilia, industriala, kulturala eta naturala, Euskal Herrikoa, itsasokoa eta bertan behera utzitakoa–, horrela Ondareari Begiradak ekimeneko zazpi urte ondare kaleidoskopio bihurtuz.
Ondarebizia proiektuaren ekimen bat
“Ondareari Begiradak” Ondarebizia ekimenaren barruan dago. Ondarearen inguruan sentsibilizatzeko proiektua da, eta baita elkarlaneko kulturak aktibatzen dituzten eta herritarrak ondarearekiko sentsibilizatzen laguntzen duten programak eta prozesuak sustatzeko konpromisoa hartzen duten ondare-zentroek osatutako lan-plataforma ere.
Era berean, ingurunearekin erlazionatzeko modu berriak aztertzen dituzten proiektuak garatzen dituen laborategi mugikor gisa jarduten du, hainbat esparru eta diziplina sortzaileren interakzioaren bidez.
Gipuzkoako Argazkigintza Elkartearen erakusketa-aretotik igaro ondoren (bertan astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da), erakusketa Zumarragan bisitatu ahal izango da datorren urrian eta Eibarren abenduan.
HeidelbergCement Hispaniari buruz
HeidelbergCement Hispania, mundu osoko idorren lehen ekoizlea, zementuen bigarrena eta hormigoiaren hirugarrena den HeidelbegCement multinazionalaren Espainiako filiala da. Espainian, HeidelbergCement Hispaniak Hanson markarekin egiten du lan, hormigoia eta idorrak ekoizteko eta merkaturatzeko, eta FYM markarekin, berriz, zementua fabrikatzeko eta merkaturatzeko. Euskadin, FYM-HeidelbergCement-en esku dagoen Cementos Rezola markarekin egiten du lan eta merkaturatzen ditu produktuak.
Cementos Rezola-HeidelbergCement
Prentsa Kabinetea
MBN Comunicación, S.L.
Josean Aguado
Telefonoa: 94 435 63 30
Posta elektronikoa: j.aguado@grupombn.com
Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org
Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00
Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan
Jaiak direla eta, itxi egingo dugu: abenduaren 24an, 25ean, 31n eta 2025eko urtarrilaren 1ean.
Doako sarrera
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Webgune honek erabiltzen dituen cookie motei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookie politika.
Web gune honek funtziona dezan eta bere esperientzia hobetzeko erabiltzen dira cookieak. Webgune honek erabiltzen dituen cookie motei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookie politika. Zure baimena behar dugu marketin-cookieak erabiltzeko. Marketin-cookieak bisitariak web guneen bidez arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzaileentzat garrantzitsuak eta erakargarriak diren iragarkiak erakustea da asmoa (hirugarrenen zerbitzuen bidez). Hautatu egiaztatze-lauki hau zure adostasuna adierazteko.