«

»

abr 23 2015

Añorgatarrak. Kontakizunak oroimenetik eta Lanaren memoria

Añorgatarrak. Kontakizunak oroimenetik” liburua eta “Añorgatarrak II. Lanaren memoria” dokumentalaren aurkezpena. 

Ekitaldian parte hartu dute José María Echarrik, FYM-Italcementiko bozeramaile eta ohorezko lehendakarik, Antonio Nolascok, Museum Cemento Rezolako zuzendariak, Amaia Llorentek, K6 Gestión Culturaleko ordezkari eta Museoko Koordinatzaileak, eta Marian Larzabalek, Okupgrafen ordezkariak.

P1040390

Museoaren behin betiko erakusketan aurki dezakegun “Añorgatarrak I” ikusentzunezkorako laburbildutako kontakizunak jasotzen dira “Añorgatarrak. Kontakizunak oroimenetik” argitalpenean. Lehenengo dokumentalak Añorgako bizilagun helduenen testigantzak jasotzen ditu; oroitzapenak, bizipenak, bitxikeriak eta eguneroko bizitza, Cementos Rezolaren inguruan jaiotako kolonia industrial honetan.

Bestalde, “Añorgatarrak II. Lanaren memoria” beste dokumental bat da, baina kasu honetan, bai lanean eta baita erretiroan dauden langileen testigantzak jasotzen dira. Añorgako lantegiaren inguruan, auzoko eta, aldi berean, Gipuzkoako industria-historia berreraikitzen laguntzen du.

P1040401

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR