Hariak Sortzen

Ondare-sentsibilizazio proiektu bat da, tokiko hezkuntza komunitateari zuzendua.

Programa horren bidez, urtez urte, Añorgako Amassorrain Ikastolako ikasleek hainbat prozesu gauzatzen dituzte auzo komunitatearen bizi esperientziak dokumentatzeko eta biltzeko.

Ibilbide horretan, ikasleek beren gidoiak diseinatzen, elkarrizketak egiten, informazioa katalogatzen eta kudeatzen ikasten dute, eta, azkenik, beren esperientziak ikusgai jartzen eta transmititzen ikasten dute, museoko erakusketa baten bidez.

Imagen de una cámara de video y unos jóvenes sentados en una aula.

Imagen de unos jóvenes con cámaras recibiendo unos consejos.

2021 - 2022

Aurtengo edizioan, Amasorrain Ikastolako 6. ikasturteko ikasleek Añorgako bizilagunak elkarrizketatu dituzte. Añorgako bizilagunen aktibitateak osasungintzarekin, produkzioarekin, Añorgako ondare grafikoaren kontserbazioarekin, hezkuntzarekin eta memoria historikoarekin erlazionatuta daude.

Aurtengo elkarrizketetako gaiak:

SAGARRAK: Elkarrizketatuak: Antton Olaizola eta Arantza Zurutuza. Egileak: Eider Olaizola, Maddi Garagartza, Oier Calzada eta Sergio Vargas.

ERLEAK: Elkarrizketatuak: Matias Goldatzena eta Jose Manuel Razquin Egileak: Nahia Diaz, Laia Artetxe, Danel Corcuera eta Pablo Razquin.

ZEMENTUA: Elkarrizketatuak: Xabier Altuna, Laura Egido eta Euken Garmendia. Egileak: Eider Maraña, Haizea Arrancudiaga, Leire Enrique eta Maialen Zuazu

BEHIAK: Elkarrizketatuak: Juan Mari Izagirre, Arantza Agirresarobe eta Olatz Iradi. Egileak: Nahia Olasagasti, Beñat Lamana, Iker Eguibar eta Malen Aramendi.


Notice: Trying to get property of non-object in /var/www/vhosts/museumcementorezola.org/httpdocs/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/pag-detalle.php on line 121

Notice: Trying to get property of non-object in /var/www/vhosts/museumcementorezola.org/httpdocs/site/assets/cache/FileCompiler/site/templates/pag-detalle.php on line 121

Hariak Sortzen "Añorgatarrak" proiektuaren parte da, Añorga auzoko memoria berreskuratzeari buruzko ikerketa egonkorreko proiektu bat.

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00

Itxita
Astelehen, igande eta jaiegunetan

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Hariak Sortzen