Ikastetxeak

Museum Cemento Rezola kultura eta hezkuntza baliabide bat da. Ikastetxe bakoitzaren beharrei erantzuteko, bisita iruzkinak eskaintzen dira egokitutako gune eta tailerretara.

niños alrededor de una mesa pintando esculturas de cemento.

Lehen hezkuntza

MUSEOKO ERAKUSKETA IRAUNKORRERA KOMENTATUTAKO IBILBIDE TEMATIKOA:

  • Zer da zementua?
    Zementua fabrikatzeko prozesuaren oinarrizko ideiak, aplikazio arkitektonikoak eta jasangarritasunarekiko konpromisoak ezagutu ahal izango dituzte.
  • Zementua, etengabeko bilakaeran dagoen material historikoa.
  • Berrikuntza: zementuaren aurrerapenak ezagutu ahalko dira modulu esperimentalen, prototipoen eta ukitu daitezkeen adibideen bidez.
  • Ekonomia zirkularra, zenbat dakigu alternatiba erakargarri honi buruz?
  • IRAUPENA: 45'
Un niño de espaldas con una pieza de cemento de la exposición del museo cemento rezola.

TAILERRAK

Zementuzko eskultura txikiak: Adierazpen plastikoko tailerra, non zementuaren aukera artistikoak ezagutuko diren bakoitzak bere eskultura txikia sortuz.

Donostiako biodibertsitate mapeatzen: Gure auzoko biodibertsitatea "mapeatuko" dugu. Ze nolako zuhaitz, landare, animali inguratzen gaituzten aztertuko da. Gero, museoan, Donostiako biodibertsitate maketa osatuko dugu.

birziklARTE. Hondakinak aukera gisa: Ekonomia zirkularraren kontzeptuan erreparatuz, modu erraz eta jasangarrian, sortutako hondakinei bizitza berri bat emango diegu lan artistiko bat sortuz.

REZOLArte: Behaketaren eta jolasaren bidez, arkitekturaren oinarrizko kontzeptuak lantzen dira, hala nola forma, espazioa, testura... honela museoan sorkuntza artistiko txiki bat praktikara eramaten da.

BIGARREN HEZKUNTZA ETA PROFESIONALA

MUSEOKO ERAKUSKETA IRAUNKORRERA KOMENTATUTAKO IBILBIDE TEMATIKOA:

  • Cementos Rezolaren jatorria eta gaurkotasuna.
  • Zementua, etengabeko bilakaeran dagoen material historikoa.
  • Zementua: zer den, haren balioak eta garrantzia.
  • Zementuaren fabrikatzeko prozesua eta aplikazio arkitektonikoak.
  • Iraunkortasunarekin konprometituak.
  • Berrikuntzak sektorean: modulu esperimentalen bidez zementuaren aurrerapenak ezagutzeko aukera.
  • Ekonomia zirkularra, alternatiba erakargarria.
  • IRAUPENA: 1 ORDU

 

CEMENTOS REZOLA FABRIKARA BISITA

  • Aukera paregabea fabrika baten barrualdea, aplikatzen diren segurtasun neurriak, ekoizpen eredua, laborategiak eta kontrol gela ezagutzeko.
  • IRAUPENA: 1 ORDU

 

Horrelako bisita bat erreserbatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan museoarekin
info@museumstruorezola.org helbidean edo 943 36 41 92 telefonoan.

 

Adolescentes mirando los paneles de la exposición permante de Museo cemento rezola

Fábrica de cementos rezola con un grupo de visitantes

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00

Itxita
Astelehen, igande eta jaiegunetan

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Ikastetxeak