«

»

mar 30 2012

Artifex. Ingeniaritza erromatarra Espainian

P1010958Añorgako (Donostia-San Sebastián) Museum Cemento Rezolak eta Irungo Oiasso Erromatar Museoak beren indarrak batu dituzte Artifex, Ingeniaritza erromatarra Espainian erakusketa Gipuzkoara ekartzeko. Artifex erakusketa, hurrengo hiru hilabetetan zehar, aldi berean, Donostiako Museum Cemento Rezolan eta Irungo Oiasso Erromatar Museoan bisitatu ahal izango da, bi museoak, erakusketaren eragilea den CEHOPU- CEDEX-ekin lortutako lankidetza hitzarmenari esker.

Artifex. Ingeniaritza erromatarra Espainian erakusketak mundu erromatarraren izugarrizko ondare teknikoa erakutsi nahi du, teknologiako alderdi ezberdinetako ezagueren bidez eta bereziki bere aplikazioak Hispania erromatarreko ingeniaritza zibilean.

Horrela, Oiasso Erromatar Museoak galtzadak, portuak eta zubiak eraikitzeko erabilitako ingeniaritza erakutsiko du, nahiz meatzaritza ustiaketa teknikak eta mineral anitzen metalurgia. Museum cemento rezolak aldiz, izugarrizko obra publikoen eraikuntzan eta ur hornidurarako sistemak eraikitzeko erabilitako tresna eta teknikak azalduko ditu.

Artifex. Ingeniaritza erromatarra Espanian erakusketaren helburua erromatar munduaren ondare teknikoa ezagutzera ematea da, teknologiaren alorreko jakintzak erakutsiz. Gainera oso modu berezian ingeniaritza zibil erromatarraren ezarpena Hispanian ere azaltzen du.

P1010966

Esposaketako edukien aurkezpena  gaiaren araberako bost alor ezberdinetan banatzen da, non Hispanian eginiko ingeniaritza erromatarreko obra handiak erakusten dira, eman ziren aurrerapenekin batera eta teknikan emandako berrikuntzekin batera ere, meatzaritza, metalurgia edota aktibitate aurre-industrialak bezala. Atal ezberdin hauek horrela banatzen dira:

–          I Eremua: Eraikuntza: materialak eta makinaria

–           II Eremua:Komunikazioak: galtzadak, zubiak eta portuak

–           III Eremua: Hiria eta bere ekipamendua

–          IV Eremua: Meatzaritza eta metalugia

–           V Eremua: Teknikak eta arte industrialak

Eremu hauek testu eta irudi ezberdinak dituzten panelez osatzen dira, argazki katalogo osatu bat duelarik. Gainera CEHOPU kolekzioko maketa talde oparo bat ere izango da erakusketa honetan. Baina baita ere objektu argigarri ezberdinez ere osatuko da erakusketa, teknika eta mekanismo ezberdinak azaldu nahian.

 

P1010989

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR