«

»

mar 15 2016

Caementum – Ainara LeGardon & Jaime de los Ríos LABORE

Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Donostiako Museo Sareak garaturiko programa da Labore. Programa pilotu honen bitartez, museoetan artista eta sortzaileen presentzia izatea bilatzen da, begirada sortzaileek euren espazio, funtzio eta harremanatze moduekiko interpretazio bat eskaini dezaten erraztuz.

Ainara LeGardon eta Jaime de los Ríos izan dira Museum Cemento Rezolan erresidentzia programa hau garatzen.

P1000224

Artistek asteak eman dituzte museoan eta lantegian lanean, Añorga auzoko soinuen entzutean murgilduta. Kreazio prozesuan zehar, zementuak eratzean, higitzean edo igurztean sortzen duen soinua aztertu dute; hormigoi, zementu eta lantegian sortutako hainbat material bildu eta hauen ukimen eta materialtasuna arakatzen ibili dira.

DSC01474

DSC01532

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ainara leGardonek eta Jaime de los Ríosek instrumento-instalazio hau aurkeztu dute, gerturatzen den orok aktibatu, esperimentatu eta jo dezan. Gailu ezberdinen bibrazioa sentsore batzuen bitartez jasotzen da, eta hots-ehundurak mikrofono batek jaso eta ordenagailu batera bidaltzen ditu. Algoritmo baten bitartez, aretoko soinua hormigoizko (i.light – Italcementi Group) bloke zeharrargi batean irudikatzen da. Irudiak sortuz eta eraldatuz joango dira etengabe, bisitarien bat-bateko eragiteari esker.

P1000152P1000154

 

 

 

 

 

 

 

 

P1000175

P1000188

 

 

 

 

 

 

 

P1000189P1000218

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR