«

»

oct 11 2016

BabelBreuerBaiona

Arkitektura modernoa ez da estilo bat, jarera bat baizik.

Marcel Breuer.

p1050808

Museum Cemento Rezolak, Atari Kultura Arkitektonikoa elkartearekin elkarlanean, Marcel Breuer arkitektoaren lanaren inguruko ibilbide bat proposatzen du erakusketa honekin. Pablo Garcia Astrainek eta Leticia García Morenok komisariatua, erakusketa Baionan kokatzen den gizarte-etxebizitzako bizitegi-eraikinean oinarritzen da. Arkitektura eta bertan bizi den jendearen inguruko erakusketa bat.

Erakusketa 2017ko otsailaren 11 bitartean egongo da ikusgai.

osoa

ZUP proiektu osoa. Baiona. M. Breuer. 1963-1967.                                                                                                        Marcel Breuer papers, 1920-1986. Archives of American Art, Smithsonian Institution

Bizitegi-gune horrek -egiazko hiri-zati bat- sozialki estigmatizatua bizi izan du urte luzez, bai eta ahaztua eta gutxietsia ere arkitekturaren arloaren aldetik. Ez du inolako aitorpenik jaso eraispen saihetsezin batetik azken unean salbatu duen birgaitze egin berrira arte, “les 30 glorieuses” delako aroan garaturiko (1945-1973) frantziar desarrollismoaren bizitegi-multzo ugarirekin azken urteotan gertatu den bezalaxe.

id-16266

ZUP proiektuko eremu komertziala ipar-mendebaldeko guneko plazarekin. Baiona. M. Breuer. 1963-1967.   Marcel Breuer papers, 1920-1986. Archives of American Art, Smithsonian Institution

Baionako LHGa, Cité Breuer edo Breuer Hiria izenekoa orain, rara avis bat da, arkitektura modernoaren harribitxi ezezaguna, bere maisu handienetako batek sinatua. Gizarte-laguntzako etxebizitzak eraikitzeko Marcel Breuerrek egin zuen proiektu bakanetako bat da. BabelBreuerBaionak etxebizitza arkitekturaren funtsezko osagai eta hirigintzaren motore izendatu zuen mugimendu modernoaren hil osteko arrakasta baten istorioa azaltzen du. Humanismoaren harira, unibertsaltasun irizpidetan oinarritutako etxebizitzak irudikatu eta proiektatu zuen mugimendua, munduko edozein txokotan jaiotako lagunak bizi zitezen aipatuetan.

id-16265

ZUP proiektuko eremu komertziala ipar-ekialdeko guneko plazarekin. Baiona. M. Breuer. 1963-1967.             Marcel Breuer papers, 1920-1986. Archives of American Art, Smithsonian Institution

Breuerren Baionako Babela, egun, armonia, kosmopolitanismo eta kulturaniztasun gorakorreko lekua da, Bauhaus espirituaren arrastoa euskal lurretan… Hain urrun, hain gertu. Kantoiaren bueltan, bisitarien zain dagoen ezezagun handia. Gonbidapen xumea izan bedi erakusketa hau.

actual

ZUP-aren egungo itxura. Pello Mujikaren argazkiak

BabelBreuerBaiona formatu anitzeko proiektu bat da. Bertan bizi direnen testigantzak jaso dira, eta erakusketan jasoak daude pasarte batzuk.

Donostiako Arkitektura Goi-Eskola Teknikoarekin elkarlanean ikasleek Marcel Breuer arkitektoaren fatxada moduloen diseinuetatik abiatuta, hormigoizko egiturak sortu, itxura eta testura eman eta prozesuarekin esperimentatuko dute. Honen emaitza izango diren objektuak, tailerretako fruituak eta kofratuak erakusketaren zati izango dira.

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR