«

»

nov 17 2017

IV. Argazki Lehiaketa. Ondareari begira

Urrian Ondareari Begira IV Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea itxi genuen. Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik; 130 argazki baino gehiago jaso ditugu Euskal Herriko Ondare Kulturalaren inguruan.

Orain argazki irabazleak bilatzeari ekingo diogu!

Online bidezko bozketa epea ireki dugu. Abenduaren 10a bitarte, lehiaketara aurkeztutako eta onartutako argazkiak bozkatu ahalko dira:

http://www.ondarebizia.com/premio-jurado-popular-votacion-online/

Honetaz gain, bozketa presentziala ere martxan jarri dugu. Epaimahai profesionalak egindako 60 argazkien aukeraketa erakusgai dago Museum Cemento Rezolan eta azaro amaieran Oiasso museoan. Argazki hauek bisitariek bozkatu ahalko dituzte.

Boto hauen emaitzarekin, bi sari emango dira: lehenengoa epaimahai herritarrarena -online– eta bigarrena, epaimahai herritar presentzialarena.

Abendu erdialdean, argazki sarituak ezagutzera emango ditugu.

Zuen argazkiak elkarbanatu eta zabaltzera animatzen zaituztegu. Onenak irabazi dezala!

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR