«

»

jun 29 2018

Hariak Sortzen

Hariak sortzen belaunaldiak gurutzatzeko atal bat da. Bidai bat proposatzen du oroimenean zehar eta izan ginenarekin lotzen gaitu. Sentimenduak, pentsamenduak, borondateak… gure egunetaraino hariak sortzen dituztenak.

Lehen bidai honetan, Amassorrain Ikastolako LH6ko ikasleak izan dira protagonistak Museoak lagunduta.

Ikasturte oso batean zehar besteari entzuteak duen garrantziaz jabetu dira, ikerketa, landa-lan eta Añorgako beste auzokideekin izandako elkarrekintza bitarte.

Erakusketa honetan hasieratik bukaeraraino egindako lana dago ikusgai. Oroimenaren kontzeptuaren inguruan lan egiten dute; informatzaile ezberdinei elkarrizketak egin dizkiete ondoren kontaketak ehotzeko. Istorio hauek jada Añorgako oroimenaren parte dira.

FOTO-GRUPO-1

Irailaren 29a arte ikusgai.

GAIAK:

Nesken futbol taldea

  • Elkarrizketatuak: Ixiar Bakero eta Marian Arizeta
  • Elkarrizketatzaileak: Irati, Oier, Aitor eta Malen

Baserria

  • Elkarrizketatua: Juan Mari Izagirre
  • Elkarrizketatzaileak. Eneko, Iker, Miren eta Markel.

Pilota

  • Elkarrizketatua: Mikel Unanue
  • Elkarrizketatzaileak: Oier, Aitor, Malen eta Uxue.
bty

Garai bateko jolasak

  • Elkarrizketatua: Imanol Sorondo
  • Elkarrizketatzaileak: Alex, Mattin, Esther eta Leire.

Gure Kabia abesbatza

  • Elkarrizketatuak: Mertxe Arizmendi eta Santos Aranzazistroki
  • Elkarrizketatzaileak: Irene, Oihan, Ander, Aitana eta Danel.

Añorgako jaiak

  • Elkarrizketatuak: Kontxi Argote, David Arozena eta Mintxo Benegas
  • Elkarrizketatzaileak: Elaudi, Julen, Ibai eta Markel.
bty

bty

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR