«

nov 30 2018

Joaquín Montero. Hiru Aurrealde

Museum Cemento Rezolak oraingo honetan Joaquín Montero arkitekto donostiarrari eskaintzen dio erakusketa; hain zuzen ere, ezaugarri tekniko bereziak dituzten hiru aurrealdeen analisiari. Konponbide arkitektonikoa, zaharberritzea, soiltasuna, erabilgarritasun eskakizuna, teknika eta material ezberdinen erabilera… batzen dituen erakusketa baten aurrean gaude.

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin (EHU) etengabeko elkarlanean, erakusketa-proiektu hau sortzen da, komisariotza Joaquín Montero eta K6 Kultura-Kudeaketaren artean elkarbanatuz.

Eskolak aldi berean erakusketa antologikoa eskainiko du arkitektoaren obra osoari buruz.

Jardines San Lucas finales REZOLA (1)

HIRU AURREALDE, 1987-2014.

Materialen aukeraketa eta gauzatzearen teknika, beti ere egungoak eta aplikazio erreza dutenak,hiru aurrealde hauetan bereiziki kontutan izan diren alderdiak dira.

Egoera ezberdinak, bai funtzionalitatean, bai formaltasunean nahiz ekomomiko arloan, erabat ezberdinak ziren irtenbideak behar izan zituen.

GIZARTE-ETXEBIZITZAK. INTXAURRONDO,  1987.

Soiltasuna eta erabilgarritasun eskakizuna Intxaurrondoko gizarte-etxebizitzetan. 1987

KUTXAKO ZIENTZIA MUSEOA. 1998

Dagoeneko eraikita dagoen eraikin baten egokitzapena, gauzatze tekniko baten bidez, erabilera berria ematearren.

SAN LUCASEKO PABILOIA. TOLEDO 1914

Izaera oso nabarmena duen Toledoren giro historikora eransketa, teknika berriak erabiliz, tankerako baliabideak errepikatu gabe.

IMG_20181128_190728 IMG_20181128_190746

Utilizamos Cookies, propias y de terceros para mejorar el rendimiento y su experiencia de navegación y ofrecerle contenidos personalizados a sus intereses mediante el análisis de sus hábitos de navegación.

Si pulsa el botón "Aceptar" consideramos que acepta su uso y el tratamiento de la información obtenida, de acuerdo con nuestra Política de Cookies. ACEPTAR