niños coloreando planos de la ciudad

Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek añorgARTEA gunea inauguratu dute gaur, irailaren 29ra arte bisita daitekeen “Shanti Pagola. Marketeriaren mugan” erakusketarekin. Añorgako auzora zabaltzen den gunea sorkuntza artistikoaren hainbat diziplina lantzen dituzten Añorgako bizilagunen proposamen eta lan artistikoak ikusarazteko sortu da: pintura, eskultura, marrazketa, argazkia, etab.

 

“Shanti Pagola. Marketeriaren mugan” erakusketa, añorgARTEAn bisita daitekeen lehenbizikoa da, eta bertan, 1939an Añorgan jaio eta 1975etik egurra lantzen duen artistak marketerian egindako lanen aukeraketa bat jasotzen da. Bisitariek finezia eta zehaztasun handiko teknika horren bidez irudikatutako Añorgako eta Donostiako paisaien koadroak eta Añorga auzoko pertsonaia karismatikoen karikaturak ikusi ahal izango dituzte.

 

Amaran bizi den Shanti Pagola añorgatarrak, Añorga auzoaren eta Donostia hiriaren bilakaera ikusteko denbora izan du, eta hori guztia bere koadroetan erakutsi du. Erakusketak, hogeiko hamarkadako Añorga eta joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadako eta egungo hiriaren irudiak
ikusteko eta gogoratzeko aukera ematen diguten egurrez zizelkatutako panoramikak eskaintzen dizkigu. Paisaiekin batera, erakusketak teknika horrekin egindako auzoko hirurogeita hamar bizilagunen karikaturen aukeraketa jasotzen du.


Museum Cemento Rezolak, kide den tokiko komunitateko eragile aktibo den aldetik, bizikidetzarako eta hurbiltasunerako gune izatea helburu duten programetan egiten du lan, besteak beste. Museoari eta bere inguruari buruz hitz egitean, tokiko ondarea, memoria kolektiboa eta nortasuna aipatu behar
dira nahitaez. Testuinguru horretan sortu zen añorgARTEA, ondarearen, kulturaren eta tokiko ingurunearen arteko bitartekaritza-gune gisa.

 

Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek añorgARTEA espazioa inauguratu dute Shanti Pagolaren erakusketarekin

2023.07.13

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan                   

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek añorgARTEA espazioa inauguratu dute Shanti Pagolaren erakusketarekin