MuseumLAB 1: Uki dezakegu Internet?

2023.09.29

Zer da Internet? Non dago? Harremanetan jartzeko eta komunikazio-sareak ehuntzeko erabiltzen dugu? Sorkuntzarako tresna bat da? Zer eduki mota kontsumitzen dugu erabiltzen dugunean?


Galdera hauetatik abiatzen gara MuseumLABen lehen saioari forma emateko eta denon artean Jaime de los Ríosen eskutik Sepulka Komandoa sortzen hasteko.

Taldearekin izandako lehen topaketa honetan, elkarrizketarako gune bat sortu dugu, gure interesak zeintzuk diren jakiteko eta Internetek suposatzen duenaren garrantzia askoz hobeto ulertzeko. Horretarako, talde-jarduerak egin ditugu, lehenik eta behin, tresna honen zer-nolako erabilera egiten dugun hausnartzeko; kultura eta entretenimendua, komunikazioa eta edukien sorkuntza gaiaren epizentroan kokatzen dira. Informazio guztiarekin mapaketa bat sortzen saiatu gara, gai horiek gaur egun duten hedapena eta dimentsio globala ulertzeko eta erabilera moduari buruzko ikuspegi bateratua lortzeko.

Hurrengo urratsa tresnaren materialtasunari buruz pentsatzea izan da, eta, horretarako, gure irudimena martxan jarri dugu, mentalki ematen diogun forma gauzatzeko. Hodeiak, zirriborroak, uhinak eta gailu mugikorrak; hori da Internetek gure buruan duen irudia. Jaimek, aldiz, itsaspeko kableak aipatu dizkigu ondoren, gure klasearen altuera baino diametro handiagoa dutenak. Era berean, WhatsApp bat bidaltzean informazioa nola bidaiatzen den azaldu digu, baita hartzaileari iritsi aurretik bisitatzen dituen munduko leku guztiak ere, segundo batean baino arinago. Horrela, ezagutzen ez genuen ikuspegi bat jaso, munduan kokatu eta nola funtzionatzen duen ikasi dugu.

Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org

Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00 

Itxita
Astelehena, igande eta jai egunetan                   

 

Doako sarrera

Ez galdu ezer

MuseumLAB 1: Uki dezakegu Internet?