Hariak sortzen belaunaldiak gurutzatzeko aukera bat da. Bidai bat proposatzen du Añorga auzoan zehar eta izan ginenarekin eta garenarekin lotzen gaitu. Sentimenduak, pentsamenduak, borondateak... gure egunetaraino hariak sortzen dituztenak.
Urteroko bidai honetan, Amassorrain Ikastolako LH6ko ikasleak dira ekintza aurrera daramatenak Museoak lagunduta. Oraingo honetan ikasleen intereseko gai ezberdinak aukeratu, protagonista ezberdinak identifikatu eta elkar une zoragarriak burutu dira.
Ikasturte oso batean zehar besteari entzuteak duen garrantziaz jabetu dira. Ikertu ondoren galdetegiak prestatu dituzte, auzokideak eta haien biziak ezagutzeko asmoarekin. Ahozko memoriaren trasmisioaren garrantziaz jabetuz eta ondarea balioan ipiniz. Amaitzeko, erakusketaren testuen sortzaile eta objektu adierazgarrien bilaketaren arduradun izan dira eta helburua bete dute: istorio hauek Añorgaren memoriaren parte dira dagoeneko!
Non gaude
Añorga Hiribidea, 36
20018 Donostia
T 943 364 192
info@museumcementorezola.org
Ordutegia
Asteartetik larunbatera irekia, 10.00 - 14.00
Itxita
Urriak 24. Astelehen, igande eta jaiegunetan
Doako sarrera