MuseumLAB epe luzerako proiektua da, eta museoa esperimentazio eta ikaskuntza partekaturako gune gisa sustatzea eta aktibatzea du helburu. Hizkuntzaren eta jakintzaren artean, ondarearen eta artearen esparruan arakatu nahi du, eta belaunaldi berriak beren prozesuan inplikatu.
Horretarako, museoa espazio konektore eta bitartekari gisa kokatzen du. Artistak museoetan hartzen duten rolari, hezkuntza artistikoa kulturguneetan sustatzeko bideei, parte-hartze kuturalaren zentzua eta gazte eta nerabeek kulturarekiko mantentzen duten zer-nolako harremanari buruz ausnarketa egitera gonbidatzen gaitu.
Horretarako, museoa espazio konektore eta bitartekari gisa jartzen du. Hezkuntza artistikoaren potentzialean oinarritzen da pedagogia kritikoa garatzen laguntzeko eta ingurunearekin harremanetan jartzeko beste modu batzuk planteatzeko.
Lehen edizioa 2023 urtean martxan jarri Lasarteko IES Oriarte BHI Institutuko ikasleekin eta MuseumLABen lehen edizio honetara gonbidaturikoJaime de los Ríos artista sortzailearekin.
2023ko urrian “Sepulka Komandoa” sortu zen, Lasarteko Institutuko DBHko 4. mailako curriculum-aniztasuneko ikasleekin batera. Laborategi horretan, ikerketa, zientzia eta artea konexio-sareak hausnartzeko eta sortzeko elkartzen dira, Jaime de los Ríos artistarekin batera; sareak gara, konexioak sortzen ditugu.
Ikasleekin egin genuen komisionatu pedagogikoaren azken praktikak, MusemLAB proiektu-laborategiaren esperimentazio faseen sortze eta garapen prozesu osoa erakusketa formatuan ipintzeko balio izan zigun.
Fase horien emaitza ekintza kolektibo bat izan zen, artistaren eta ikasleen artean hiru dimentsiotako argi-eskulturak sortu zituena, eta argazki-formatuan erakutsi ziren, New media Jaime de los Ríos artistak espresuki sortutako bi piezarekin batera.
Erakusketa Lasarteko IES Oriarte BHI Institutoan insatlatu zen ere bai..
MusuemLABekon lehen edizio honek bere lehen argitalpena argitaratu du, Sepulka Komandoa izenekoa. Horren bidez, MuseumLAB proiektuaren bi urteko edizio bakoitzarekin batera joango den ziztadak inauguratu nahi ditugu.
Gainera, museoko blogean ikasleekin eta Jaime de los Rios artistarekin batera zein fasetan ibili garen kontatzen dugu.